Eskolarako itzulera
Dagoeneko atzean geratu dira ordutegirik eta araurik gabeko egunak. Eskolarako itzulera oso momentu bizia da emozionalki haurrentzat. Aldaketa askoko uneak dira; errutinan, harremanetan, elikadura motei dagokionean, ordutegietan… Horrek guztiak ekar dezake haurrek aktibazio hori sumatzea, baina adierazten eta hitzekin azaltzen ez jakitea. Horregatik, garrantzitsua da gurasoek eta irakasleek aldi hau antolatzea, laguntzaile rol bat hartuz, eta garai horretako doikuntza psikologikoa erraztu dezaketen aldagaiak kontutan hartuz.
Ez dezagun ahantzi garai honek hiru aspektu nagusi dituela alderdi psikologikotik begiratuta: motibazio eta konfiantza maila altuak eta egonkorrak mantentzea, kurtsoan zehar haurraren ikaskuntza eta asebetetze mailak bideratuko dituen ohiturak sortzea eta laguntza ona eskaintzea bermatzeko komunikazio egokia lortzea helduarekin. Jarraian doaz aldi honi arrakastaz erantzuteko jarraibide eraginkor batzuk:
- Aurrea hartzea: Eskolak hasi baino astebete edo bi lehenago, hasi ordutegiak, elikadura, eta errutinak pixkanaka ezartzen. Eskola garaian funtzionamendu ona lortzeko oinarrizko arauak, ekintzak eta ordutegiak sartzen joan.
- Komunikatu: Haurrekin hitz egin, aldaketa hauen zergatien inguruan informatuz, haiek azalduz eta aurreikuspen positiboak elikatuz. Beharrezko elementua da eskola garaiari arrakastaz ekiteko. Kontuan hartu ezin dela bakarrizketa bat izan. Ondo komunikatzeak entzunaldi aktiboak eskatzen ditu, haurraren beharrei eta zalantzei adi egon eta erantzunak emanez.
- Engaiatu: Engaiatzeak erraza dirudi, baina aurrera eramateko lidertza gaitasuna eskatzen du. Zure seme-alabekin komunikatu eta adostu zeintzuk liratezkeen eskola aldi arrakastatsurako beharrezko errutinak eta arauak. Honek haien motibazioa hobetuko du, eta bere arrakastaz jabetzen lagunduko die.
- Antolatu: Garai honetan aldaketei aurre egin behar zaie, helburu txikiak ezarriz. Erraz lor daitezkeen erronkak ezarriz. Haurra engaiatu ahala eta ezarritako helburuak betetzen ari dela ohartu ahala beraren konfiantzak ere hobera egingo du.
- Sendotu: Garrantzitsua da aldaketa txikiak lortzen joan ahala, norbera sendotu, eta lortzen ari diren helburuak kontutan haurrak sendotzea. Modu argian egin, hura lortzeko egin duten esfortzua eta lanak sortutako poza adieraziz. Litekeena da, hala, haurrek beren esfortzuak merezi duela sentitzea, eta aldaketarekin gehiago engaiatzea. Baita kurtsoan zehar erronka berriei aurre egiteko konfiantza gehiago lortzea ere.
Ororen gainetik…sendotu zaitez. Alor guztietan daude helburuak lortzeko motibazio berezia eskatzen duten momentuak. Eskolarako itzulera da haietako bat, bai haurrentzat, bai haiei laguntza eskaini behar dieten helduentzat ere. Hargatik, garrantzitsua da ezarritako helburu horiek lortu ostean norbere buruari aitortza egin eta sendotzea, gure gazteak ohitura onetan, arrakastarekin, eta motibazioa eta konfiantza lortuta ekin diezaioten ikasketa kurtso berriari.
Eutsi, eta kurtso berriaren bila!
Leave a Reply
Want to join the discussion?Feel free to contribute!